Atzo, astelehena, hartu zituen lehenengo gaixoak
Quiron ospitale taldeak (espainolez) Ibaizabalen eskuin ibarrean jarri duen zentro berriak.
Quiron Bizkaia ospitaleak (espainolez) 20.500 metro koadroko azalera hartzen du, EHUko campusetik gertu, bost solairuko bi eraikin nagusitan banatuta. Orotara, 80 milioi euro inbertitu dituzte ospitale orokorren zerbitzu guztiak eskainiko dituen azpiegitura berrian, eta 110 gaixorentzako lekua eskainiko du. Quiron Taldearen esanetan, "ospitale berriak diagnostiko, tratamendu eta telemedikuntzako tresnarik aurreratuenak izango ditu, eta Euskal Herriko zaintza pribatuaren buruan jarriko da". Horretarako, bakarrik, 15 milioi euro jarri omen dituzte. Gauzak horrela, 200 profesionalek baino gehiagok lan egingo dute. Guztira, 350 lanpostu berri sortu ditu Quiron Bizkaia ospitaleak, arduradunen arabera. Horietatik gehienak martxoaren 1ean itxiko duten Bilboko San Francisco Javier ospitaleko langileek beteko dituzte. Hori berau iragarri zuen azaroan Maria Cordon kontseilari delegatuak, desagertuta dagoen Publio Cordon enpresariaren alabak. Argazkian, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Pilar Muro Quiron Taldeko presidenteak inauguratu zuten ospitale berria, azaroaren 26an / © Quiron.