Txelisek azpimarratu du ETAk ez zuela "Egunkaria"-ren sorrera garaian parte hartu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 12a, 18:57

Jose Luis Alvarez Santacristina "Txelis", Jose Mari Dorronsoro eta Carmen Gisasola euskal presoek azpimarratu dute ETAk ez zuela "Egunkaria"-ren sorreran parte hartu eta ez zutela horretaz erakunde armatuko "batzorde eragilean" "batere" hitz egin, Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioen iritziz, aipatutako presoei 1990 eta 1993 artean aurkitutako agiriek erakusten dute ETAk eta Egunkaria-k lotura izan zutela. Akusazioak eskatuta, lekuko gisa deklaratu dute hirurek, gaur, Espainiako Auzitegi Nazionalean, "Egunkaria"-ren aurkako epaiketako hirugarren saioan. Hala ere, Guardia zibilak izan dira gaur deklaratzen aurrenak, haiek ere lekuko bezala, akusazioak eskatuta. Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz itxi zuen "Euskaldunon Egunkaria" Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an, kazetak bere sorreran ETArekin zerikusia izan zuelakoan, baina gaur ere guardia zibilek ez dute "Egunkaria"-ren kontrako frogarik aurkeztu. Hilaren 25ean (astelehena) segituko du epaiketak, beste lekuko batzuen deklarazioarekin. Epaimahaiak 27an irakurri nahi ditu ondorioak. Orduan bukatuko litzateke epaiketa, eta epaiaren zain geratuko lirateke. Argazkian, auziperatuak buruan, Bilboko kaleak zeharkatu zituen nazio manifestazioak abenduaren 19an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun