Getxolan Ekonomiaren Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak "Estetika laguntzailea" izenburuko prestakuntza ikastaroa jarriko du abian, estetika eta zaintza pertsonalaren eremuan trebakuntza edo esperientzia duten edota eremu horretan lan egin nahi duten langabetuei zuzenduta. Tokiko arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaroa otsailetik ekainera arte egingo da: 220 orduko trebakuntza teorikoa eta enpresetan lau asteko praktika aldia egingo dira. Era berean, parte hartzen duten pertsonek beka eskuratzeko aukera izango dute, trebakuntza egiten duten bitartean. Estetika laguntzaile ikastaroan izena emateko epea otsailaren 10ra arte egongo da zabalik. Interesatuek informazio gehiago dute eta ikastaroan parte hartzeko izena eman dezakete Getxolanen. Argazkian, Algortako San Martin kaleko 17. zenbakian dauka egoitza Getxolanek.