Kale, plaza eta parkeak garbi eta txakurren kakarik gabe mantentzea beharrezkoa dela ohartarazteko kanpaina sustatzea eskatu dio
Erandioko Udalari PSE-EEk. Horrekin batera, udalerriko parke eta haurrentzako jolasguneak "gazte askoren gaueko topaleku" bilakatu direla aipatu du Juan Otermin tokiko sozialisten bozeramaileak: "janari hondakinak, latak, botilak, plastikozko poltsak... uzten dituzte bertan, eta garbitzeaz inor arduratzen ez denez, zabor guzti horren artean jolastu behar izaten dute neska-mutilek", gaineratu duenez. Gauzak horrela, garbitzaile-brigadak indartzea, gehiegikeria horiek arretaz jarraitzea eta "auzo guztietan" txikientzako jolasgune gehiago jartzea eskatu du Erandioko PSE-EEk; "ez bakarrik biztanle gehiago duten inguruetan". Txakurren jabeei dagokienez, araudia betetzen duten ala ez begiratu eta, horrela ez bada, "dagokien zigorra" ezartzea galdegin du Oterminek. Argazkian, besteak beste, Getxon horrela ohartarazi zuen txakurren gorotzak jasotzearen beharraz 2007ko maiatzean Udalak.