Dagoeneko sahararrentzako jakiak batzen dabiltza Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 12a, 20:25

Urtarrilaren 22ra arte, Saharara bidaltzeko jakiak eta higiene gaiak batzen ibiliko da Sopelako Nuyum elkarteak, Sopela.net agerkari digitalak jakinarazi duenez. Zehazki, konpresez gain, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea zein sardinak oliotan eta azukrea jasoko dituzte, Ander Deuna Ikastolan, Zipiriñen, Iberre Ikastetxean eta udaletxeko sarreran. Fronte Polisarioak EAEn duen ordezkaritzak eskatutakoari jarraituz dago martxan Sahararen Aldeko VI. Euskal Karabana. Ekimena Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldeko “Otsailak 27” Euskal Elkarteen Koordinakundeak antolatu du, Euskal Fondoaren Sahararako Koordinazio Unitatearen laguntzarekin. Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia "Saharako herriari jakiak helaraztea da, ahal den neurrian behintzat, herritarrek duten elikadura txarra eta anemia tasa handiegia arintzeko edo, ume eta haurdunengan bereziki", azaldu dute arduradunek. Azken ekitaldian 480 tonatik gora jaso ziren eta aurten emaitza hori gainditu nahi da. Argazkian, 2008ko udan gurera etorritako bi ume saharar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun