Urtarriletik maiatzera bitartean antolatutako doako ikastaroen egutegia kaleratu berri du Getxoko Gurasoen Eskolak. Lehenengo ikastaroa, “Sariak eta zigorrak”, urtarrilaren 19an izango da Algortako Zubilleta ikastetxean eta Getxoko Geroa ikastolan. Egun berean, “Drogen prebentzioa” tailerraren lehenengo saioa egingo dute Artatza-Romo institutuan eta, hurrengoan, Fadura institutu algortarrean. Otsailaren 15ean, “Adimen emozionala” izeneko ikastaroa hasiko da Azkorrin; hilaren 18an, “Sariak eta zigorrak” Algortako Larrañazubi ikastetxean; martxoaren 22an, “Nerabeekin elkarbizitza bideratzea” Getxoko Aixerrota institutuan; martxoaren 24ean “Gurasoentzako psikologia ikastaroa” Fadura eta Getxo I institutoetan; eta hurrengo egunean gai berbera Europa ikastetxean. “Sariak eta zigorrak” tailerra maiatzaren 10ean emango dute berriro Divina Pastora zentroan, Areetan; “Familiako mugak eta arauak”, maiatzaren 12an, Trinitarias izenekoan; eta “Familiako sentimenduak bideratzea, adimen emozionala” maiatzaren 13an Romo eskolan. Ikastaroen iraupena hiru eta bost saioen artekoa izango da eta ez da aurretik izena eman behar, lehenengo egunean aukeratutako zentrora joatea nahiko baita. Argazkian, lehenengo zein bigarren hezkuntzako ikasleen aita-amei zuzenduta dago ekimena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!