Kultur elkarteak
Diru-laguntzak 2010ean elkarteek beren jarduerak aurrera eramateko edukitzen dituzten gastuak eta ohiko gastuak (lokalen alokatzea, argi-indarra, telefonoa...) ordaintzeko izango dira. Horiek eman ala ez erabakitzeko honako hauek hartuko dituzte kontuan: erakundea Getxon zenbateraino dagoen sustraituta, burutzekoa den proiektuak udalerriko kultur ingurumenean duen garrantzia, jardueraren originaltasuna eta egokitasuna, programen kalitatea, bestelako finantzabideak lortzeko zailtasuna, antolamendu eta ekonomia-mailako ahalegina, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna eta hizkuntza normalizazio eta kultura artekotasunaren aldeko irizpideak kontuan hartu izana...
Gazte elkarteak
Diru-laguntzak elkarte hartzaileek 2010ean beren ohiko jardueren programa aurrera eramateko izango dira eta taldeek 30 urtetik beherako gazteek osatuta egon beharko dute, edo bestela, euren proiektuak 5 eta 30 urte bitartekoei zuzendu behar dizkiete. Subentzioa jasoko duten jarduerak honako hauek izango dira: gazteen parte-hartzea eta elkartegintza sustatzeko jarduerak, animazio soziokulturaleko programak, aisialdiko jarduera hezigarriak, gazteen sormenarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak, gazteen intereseko erakundeak kudeatzeko trebakuntza eta aholkularitza jarduerak eta oro har, Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eremuan sartzen diren proiektu guztiak.
Diru-laguntzak emateko irizpidetako batzuk kultur elkarteei emateko berberak dira, baina kasu honetan talde ekintzaileko partaideak ez diren 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako jarduerak ere kontuan hartuko dituzte; edo bazterketan erortzeko arriskua duten gazteei zuzendutakoak edo proiektuan gazteen parte hartzea kontuan hartzeaz gain.
Euskara sustatzekoak
Bi diru-laguntza mota daude: alde batetik, hizkuntza gaitasuna areagotzekoak; eta bestetik, euskara erabiltzea erraztekoak. Lehenengo kasuan, euskara ikasteko, familia giroan euskara sustatzeko, udaletxeko eta bere erakunde autonomoetako langileek ikasteko eta elkarteetako begiraleek ikasteko izango dira. Bigarren kasuan, bekak begirale eta zuzendari agiria lortzeko, UEUko ikastaroetarako, komertzioen errotuluak ipintzeko, elkarteen irudia euskaratzeko, itzulpen zerbitzurako eta aldibereko interpretazio eta itzulpen zerbitzurako... dira.