Dagoeneko Moron de la Fronterako Sevilla II espetxean dago Urtzi Paul Larrea Algortako euskal preso politiko gaztea. Abenduaren 29an
Basauriko kartzelatik atera ostean, joan zen asteartean eraman zuten bertara eta hasierako sarrera moduluan izan ondoren, bizimodu arrunteko modulu batera pasa zuten. "Modulu horretan beste euskal preso politikorik ez zegoen, eta
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) borrokaldiaren hasieran egindako plantoaren ostean, isolamenduko modulura eraman zuten Urtzi. Handik berriro modulura aldatu zuten, bertan beste euskal preso politikorik ez, eta aste honetan hasitako plantoarekin etxekoek ez dakite moduluan edo isolamenduan izango duten", azaldu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez. Bitartean, asteburuan, etxekoen bisita ere izan zuen. Gogoratu behar da EPPKren borrokaldiaren aldarrikapenetako bat inor bakartuta ez egotearena dela. Getxotik Moron de la Fronterara 942 kilometro dago. Argazkian, Urtzi Paulen atxiloketa salatzeko egindako manifestazioa.