“Elkartzeko gunea da, esker ona aitortu eta omenaldiak egiteko, baina baita ere kirol elkarte eta taldeak bultzatzeko, oinarrizko kirolean eta baloreen heziketan egiten duten lanarekin jarrai dezaten”, gehitu du udal agintariak (mp3).
Getxo Kirol Berriak
Atal honetan, honako hauek izango dira sarituak: emakumezkoetan, Garazi Bilbao (arraunketa); gizonezkoetan, Iñigo Zalaya (snowboard-a); Kadete mailan, Getxoko Aixerrota Boleibol Kirol Taldea; eta Arenasen Gazte Kluba.
Getxoko Kirol Sariak
Sariak, Jaime Bergareche (padela); Rocio Ybarra (belar hockeia); Getxo Arraun Taldea (gizonezkoen talderik onena) eta Getxoko Aixerrota Boleibol Kirol Taldeko 19 urtez azpikoen taldearentzat (emakumezkoen talderik onena) izango dira.
Getxo Sasoi-Sasoian Sari Bereziak
“Marka Hautsiz” (kirol egokitua) saria Alicia Grijelmorentzat izango da; “Kiroltasuna” saria Nico de Meijek jasoko du; “Getxo Berrituz” Garaikoitz Fullaondok; “Getxo Zabala” Pako Bartolomerentzat izango da eta “Aitzindariak” izenekoa Jose Maria Ortiz de Mendibilentzat.
Getxo Sasoi-Sasoian Beti Gurekin
Ekitaldi honetan atal berri bat sartu dute, hunkigarria izango dena, Imanol Batiz eta Jesus Incera, Getxoko arraunketan mito direnen lana eskertzeko. Iaz zendu ziren biak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.