San Mames berria ikusteko aukera dago Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 14a, 20:01

San Mames Barriaren inguruko erakusketa urtarrilaren 15etik 31ra izango da ikusgai Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian. Bisitatzen dutenek, 42.000 metro koadro eta 55.000 ikuslerentzako tokia izango duen estadio berriaren ezaugarriak ezagutzeaz gain, Romo Kultur Etxea kultura eta gizarte zentro berria, Getxo Antzokia, BiscayTIK Teknologia Zentroa eta metroa lurperatzeko lanen gaineko proiektuak ere ikusi ahal izango dituzte, kiroldegi horretan bertan baitaude. Ondoren, erakusketa horiek guztiak, San Mameseko proiektuarena eta Getxori dagozkionak, Algortako azokara eramango dituzte. Bertan, otsailaren 2tik 20ra izango dira. Gobela kiroldegian erakusketa bisitatzeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da. Argazkian, San Mames berriaren maketa / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun