Algortako Egunsentia haur eskolan izena emateko epe berria zabalduko dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 15a, 13:54

Astelehenetik, urtarrilaren 18tik, hilaren 29ra bitartean, Egunsentia haur eskolan izena emateko bigarren epea zabalduko du Getxoko Udalak. Zentro berriak orain dela gutxi ireki ditu ateak eta Foru kalean dago kokatuta, 16. zenbakian. Oraingo honetan, martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean eskolara joateko da izena emateko epea. Eskaerak herritar arretarako bulegoetan bete ahal izango dira eta betebeharrak zein baldintzak bulego horietan edo www.getxo.net-en kontsulta daitezke. 0 eta 2 urte bitarteko 84 umeentzako lekua du Egunsentia haur eskolak. Guztiz hornituta dauden 8 gela ditu: 4 gela, 0 eta urte 1 bitarteko umeentzat (8 ume gelako) eta beste 4 gela, 1 eta 2 urte bitartekoentzat (13 gelako). Argazkian, joan den ostiralean inauguratu zuten Egunsentia haur eskola udal arduradunek / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun