Erabat hunkigarria izan zen atzoko gala. Izan ere, bertoko arraunketan mito diren Imanol Batiz eta Jesus Incera, Algorta eta Raspaseko arraunlariak, hurrenez hurren, "Beti Gurekin" atalean saritu zituztelako. Iaz zendu ziren biak. Beste mito batek, Jose Maria Ortiz de Mendibil nazioarte mailako futboleko epaile ohiak, "Aitzindariak" saria jaso zuen. Sari berezien atalean sarituak izan ziren Alicia Grijelmo (kirol egokitua) "Marka Hautsiz" sariarekin; Nico de Meij "Kiroltasuna" sariarekin, bertoko kirolarekin izandako lotura eta horren alde egindako lanagatik; Garikoitz Fullaondok "Getxo Berrituz" saria jaso zuen, Getxoko futbol eskoletako metodologiaren esparruan egindako lan berritzailegaitik; eta "Getxo Zabala" saria Pako Bartolome Romo Eskubaloi Taldeko presidentearentzat izan da.
"Kirol Berriak" atalean, saritutakoak izan dira, nesketan, Garazi Bilbao beraz gain, Iñigo Zalaya snowboard kirolaria, mutiletan; Getxoko Aixerrota Boleibol Kirol Taldea, Kadete mailan; eta Arenaseko gazte taldea, Ohorezko Mailara igotzeagaitik. Azkenik, Kirol Sariak jaso dituztenak dira: Jaime Bergareche, padeleko munduko txapelduna; Rocio Ybarra, Belar Hockeiko munduko txapelketan parte hartu duelako; Getxo Arraun Taldea, gizonezkoen talderik onena, KAE1ra igotzeagaitik; eta Getxoko Aixerrota Boleibol Kirol Taldeko 19 urtez azpikoen taldea, emakumezkoen talderik onena izan da.