Itzubaltzeta / Romoko
Ibar Nagusien Etxearen 2010ko ekitaldien egutegia eskuragai dago jada zentroan bertan edo udal web gunean (
www.getxo.net). Aisialdiaz gogotsu gozatzeko jardueren artean aipatzekoak dira, besteak beste, Benidorm (maiatzaren 16tik 30ra) eta Blaneseko (irailaren 19tik urriaren 3ra) 15 eguneko egonaldiak; Tolosara, Alfarora, Ondarroara, Urretxura, Galiziara, Hondarribia-Baionara, Elizondo-Lesaka-Berara irteera kulturalak; ibilaldiak mendian, Andorran (ekainaren 14tik 18ra) eta Rio Loboko arroiletan (irailaren 14 eta 15ean); eta museotara egingo diren bisitaldiak. Faltan ere ez dituzte izango Nagusien Etxeko bazkideek ohiko txapelketak (briska, tute, mus, billar, domino, damak, xakea, petanka eta igel-jokoa), hitzaldi informatiboak, ikastaroak (aretoko dantzak, adimenaren bizkortzea, euskara, pintura, nork bere burua zaintzea, argazkigintza, gimnasia, abesbatza, tangoa, sevillar dantzak, esku-lanak eta gimnasia) eta jaiak eta dantzaldiak orkestrarekin. Zentroko kide izan nahi dutenek Getxon erroldatuta egon behar dute eta 60 urtetik gora izan. Argazkian, Itzubaltzetako aitona-amonak gimnasia egiten / © Getxo.net.