Larunbat honetan, urtarrilak 16, behin betiko itxiko ditu ateak, urte luzez, salerosteko ez ezik, areetar ugariren eguneroko harremanetarako gune ere izan den Ogoño kaleko merkatuak. Gaurkoan, baina, saltzaile bakarra baino ez zen geratzen bertan, eraman beharrekoak batzen. Merkatarietatik bik besterik ez dute beraien jarduerarekin jarraituko: fruta-saltzaile eta harakin banak, hurrenez hurren. Lehenengoa ez da oso urrun joan: Urkijo kalean jarri du denda berria. Harakina, aldiz, Itzubaltzeta / Romoko merkatura aldatu da. Areetako azoka kokatuta dagoen eraikina botata, bere lekuan, 20 edo 25 enpresa hartuko dituen
elkartegia altxatuko du
Getxoko Udalak. Horretaz gain,
Biscaytik proiektuan aurreikusitako teknologia gunea jarriko dute bertan, Microsoft informatika enpresak kudeatuta. Argazkian, Areetako merkatuko postuetako bat ixten.