Datorren asteartetik, hilaren 19tik aurrera, eta hilabete inguruan, tamaina handiko ezkiak inausteko aldian behingo lanei ekingo die Getxoko Udalak Areetako Santa Ana auzoan, eta batez ere, Maximo Agirre eta Santa Ana kaleetan. Hori dela eta, aipatu kaleetako zati batzuk zarratu egingo direla jakinarazi dute tokiko arduradunek, eta horrek eragina izango duela ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorrietan. Horregatik, Udalak auzoko bizilagunei eskatu die, arren, euren ibilgailuak ez aparkatzeko, inauste lanak direla eta, aldez aurretik seinaleak ipinitako tarteetan. Horretaz gain, auzotarren laguntza eskatu dute jarduera honengatik zabal daitezkeen ohar eta gomendioak betetzeko, udal beharginek oinezkoen eta auzoko bertako bizilagunen segurtasuna bermatu ahal izateko, eta ezinbestekoak dituzten segurtasun baldintza guztiekin lan egin dezaten. Ezkiak inausteko azken lanak duela 8-9 urte egin ziren. Hala ere, 2008ko urriaren bukaeran 16 ezki ebaki zituzten. Argazkian, Santa Ana inguruko ezkiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!