"Ura bizia da" kanpainaren barruan,
Barrikako Udalak etxean kontsumitzen den uraren kopurua murrizteko hainbat kit banatuko die nahi duten herritarrei. Udalaren arabera, eko-murriztaileak uraren kontsumoa %40 eta %50 bitartean txikitzeko gai dira. Etxeko iturrietan jartzeko bi airegailu eta dutxarako etorriaren murriztaileaz gain, horiek erabiltzeko eskuko gidak eta 2010eko urari buruzko egutegia banatuko dituzte auzokideen artean. Tresnak jarriz gero, uraren kontsumoa minutuko 10 litroraino murriztu ei daiteke, dutxan 7 litro minutuko eta 6 litro iturrietan. Ekimenarekin herritarren kontzientzia piztea espero dute, ura "mugatuta dagoen baliabide naturala" baita, "zentzurik gabe erabiltzea saihestu" behar dena. Gainera, Udalak barrikoztarrei gogoratu dienez, "ura zentzuz erabiliz gero, fakturaren zenbatekoa ere gutxitu zenezakete". Udalak, tresna hauek banatzearekin, energia murrizteko beharraz ohartarazi nahi ditu herritarrak. Kanpainak Uraren euskal agentziaren babesa dauka. Argazkia: cc-by
www.viajar24h.com.