Arkaitz Goikoetxea eta Paul Asensio bisitarik gabe gelditu dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 17a, 01:09

Arkaitz Goikoetxea Azkorriko presoa aurrez aurreko bisitarik gabe utzi dute larunbat honetan Alacanteko Villena espetxeko funtzionarioek. Izan ere, Zigor Goikoetxea bere anaia izan da goizean Alacanteko espetxe horretan, baina kartzelariek ez dute bera eta beste lagun bat mintzalekura sartzen utzi, aurretik soinean miatzen uzten ez baziren. Zigor metal detektagailuak pasatu ditu eta ezer gordetzeko ez zuela erakusteko denen aurrean biluztu da, eta argi utzi du ez zuela inork bera ukitzea onartuko, "umiliatua izateko prest" ez zegoelako. Halere, bere ekimenak funtzionarioen eskakizunak moteltzea baino, horiek sutzea lortu du. Gauzak horrela, Zigorri sartzea debekatu diote. Hori jakin dutenean, aurrez aurreko bisita zuten Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kideek ateak kolpatu eta bukatutzat eman dituzte bisitak. Horrela, besteak beste, Paul Asensiok uko egin dio bisitari. Zigor Goikoetxeak Koska irratiari azaldu dionez (mp3) Villenako zuzendariaren aurkako salaketa jarri du epaitegian, "Guantanamokoaren pareko tratua" emateagatik. Era berean, presoak "animaliak bezala" tratatzen dituztela salatu eta entzule guztiei gatibuei idazteko eta bisitatzeko gonbitea egin die. Argazkian, auzokide bat Arkaitz Goikoetxearen argazkia sostengatzen aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun