Euskal Preso Politikoen Kolektiboan dauden Uribe Kosta eta Erandioko 39 presoak eta beste guztiak sustengatu eta gatibuek egindako aldarrikapenak
babestu zituzten (mp3) atzo 500 bat pertsonek. Izan ere, hamaika orduko elkarretaratze txandakatua burutu zuten Algortako Telletxe kalean, goizeko 9etatik gaueko 20:00ak arte. Bertan, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Etxerat, preso ohiek, LAB, EHNE eta Hiru sindikatuak, Athleticeko eta Getxo Rugbyko jokalari ohiak, arraunlariak, Herri Norte Taldea, eskualdeko gaztetxe eta gazte asanblada guztiak, gazte independentistak, ezker abertzalea, Gorrondatxe abesbatza, "UK" aldizkaria, Koska irratia, UKBERRI.NET, EHUko Kazetaritza fakultateko hainbat irakasle, eskualdeko hainbat kultur talde eta dozenaka auzokide izan ziren. Goizean, Ertzaintzak pankartan eta inguruan zeuden presoen argazkiak eraman zituzten. Gauean, berriz, herritarrek
Aitor Elortza errefuxiatu zena omendu zuten (mp3) hil eta lau urtetara, bere arrebarekin batera. Ekimena bukatzeko, 200 bat lagunek manifestazioa egin zuten herrian zehar. Argazkian, Aitor Elortzaren omenez egindako ekitaldiaren irudi bat. Audioak: cc-by
Koska irratia.