Elena Cal emakume tolosarra izan liteke, zoritxarrez, aurten bortxakeria matxistak eraildako lehenengo emakumea. Emakumea, "Tolosaldeko Hitza"k jakinarazi duenez, labanaz oso larri zauritu zuten atzo bere etxean. Izan ere, atzo arratsaldeko 4ak aldera, Calen bikotekideak deitu zion Ertzaintzari, emakumea larri zaurituta zegoela esateko. Poliziak bikotearen etxera heldu zirenean, emakumeak lepoan labanarekin egindako ebaki handia zuela ikusi zuten eta oso larri zegoela. Osasun larrialdi zerbitzuetako kideek Donostia ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen handik ordu batzuetara. Hildakoaren bikotekideak gertatutakoaren errua beste gizon bati leporatu zion. Ustezko erasotzailetzari buruzko xehetasunak eman ondoren, Tolosako taberna baten atxilotu zuten handik gutxira. Agi denez, gizon horrek bikotearen bizilekuan pasatzen zituen gauak, Tolosako herriko geltokitik hurbil dagoen txabola batean. Nolanahi ere, bikotekidea ere atxilotu egin du Ertzaintzak, gertatukoari buruz emandako azalpenak kontraesankorrak direlakoan. Argazkian, Algortan egindako mobilizazio baten artxiboko irudia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!