Plentziako herrigune historikoan kokatu dituzten zabor organikoen bilketarako ontzien inguruan "auzokoen kexa desberdinak entzun eta gero", horien kudeaketa edo kokapen berria egitea eskatu dio Udalari tokiko ezker abertzaleak. "Ontzi hauek, zikinkeria eta usain txarrak sortzeaz gain, sute baten edo beste arazo baten aurrean arriskutsuak ere izan daitezke, adibidez", aipatu dutenez. Alde zaharreko berezitasunak kontuan izanda, zaborren edo hondakinen tratamenduak, "ikerketa berezia eta konplexua" beharko lukeelakoan dago
Plentziako ezker abertzalea. Euren ustez, "era eraginkorrago batean planteatu beharko litzateke gai hau, bilketa arruntetatik at, beste era batzuk aztertu, gure alde zaharraren berezitasunak errespetatuz; atez ateko zabor organikoen bilketa (AAB), adibide bat izan litekeelarik". Aipatu sistema herri eta hiri desberdinetan erabiltzen ari dira jada, Greenpeace bezalako erakundeen babesarekin gainera:
Usurbilgo herrian, besteak beste. Argazkian, zakarrontzi bat Plentziako Goienkale kalean, haizeak botata / © Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzalea.