"'Egunkaria' auzia"n izandako tortura kasuez eta burutzen ari den epaiketaz mintzatu dira gaur Europako Legebiltzarrean. Berria.info-k jakinarazi duenez, Izaskun Bilbao Barandika EAJko eurolegebiltzarkide bizkaitarra minutu batez aritu da "Euskaldunon Egunkaria"ren itxieraz. Parlamentariek duten ohiko agerraldien denbora osoa erabili du horretarako Bilbaok. 60 segundo horietan, Europak demokrazia indartu nahi badu Espainiako "Justiziaren akatsa" salatu egin beharko lukeela adierazi du jelkideak. Gainera, Xabier Oleaga Erandioko semeak eta beste auzipetu batzuek torturak salatu zituztela gogoratu du Bilbaok. Azkenik, epaiketa egunkaria itxi eta ia zazpi urtera egiten ari direla nabarmendu du bermeotarrak. Argazkian, Izaskun Bilbao Iñigo Urkulluren begiradapean, Areetan emandako mitin batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!