Baina badakigu hizkuntza gutxituak akabatzeaz harro dagoen oilarraren berri. Eta espero dut islamistek mendekatuko dituztela "egalite"-ak isildutako munduari begiratzeko begi ezberdinen hilketak.
Portugalena, ostera, zaila egiten zait ulertzen. Espainiari dion beldur historikoaz harago, prefosta.
1143. urtean onartu zuen Gaztelak Portugalen independentzia. Eta, hala ere, 1580. urtean, errege eta odol aitzakiak bitarteko zirela, Albako duke maiteak portugaldarren odolez margotu zituen Lisboa ondoko Alcantarako lurrak. Espainiar erregea ezarri zuten indarrez, portugaldarrek eurek "endekapen sasoia" deitzen duten aldian. 1640. urtean armetan altxatu zen Portugal. Eta soilik Montijo, Ameixial, Castelo Rodrigo, Montes Claros eta beste hainbat borrokalditan lurra euren odolez zikindu ostean erabaki zuten espainiarrek hobe zela bertako jendea bakean uztea. Krudela da Espainiarekin harremana izan duten herri guztien esperientzia.
Zelan ukatu liezaiokete inori beraiek egin zuten gauza bera egitea? Ez badira damutzen euren buruaren jabe izateaz, zergatik dauzkate gaizkiletzat militante armatu independentistak?
Amnesia.
Fredi Paya bertsolari algortarrak pasa den ostiralean "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.