Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak deituta, gaur, asteartea, egingo dute Elena Cal emakume tolosarraren
erailketa salatzeko 15 minutuko elkarretaratze isila, Larrabasterran. Hitzordua, 19:30ean jarri dute,
Uribe Kostako Mankomunitatearen egoitzaren ondoan, Gatzarriñe plazan. Aipatu erakundeko Berdintasun Arloak sustatuta, hilabeteko lehenengo astelehenean egin ohi du kontzentrazioa, toki eta ordu berean, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak, "Erasorik ez erantzunik gabe!" leloa berea eginez. Horretaz gain,
adostutako protokoloaren (espainolez) arabera, elkarretaratzea egingo dute indarkeria matxista baliatuta emakume bat erailtzen duten bakoitzean; albistea egunkarietan argitaratu eta 24 ordutara. Horiek ere 19:30ean izango dira, Larrabasterrako Gatzarrine plazan. Argazkian, emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratze bat eskualdean.