Asteazken honetarako, urtarrilak 20, Leioan elkartzera deitu du
AHTren Aurkako Asanbladak. "AHT gelditu ta proeiektu txikitzaile guztiak" lelopean, 10:30ean jarri dute hitzordua, Luis Bilbao Libano doktorea kaleko 11. zenbakian dagoen Basoinsa enpresaren aurrean. Ordu erdi beranduago, 11:00etan, Aldapa kaleko 13. zenbakira joko dute, Fulcrum aurrean batzeko. Bi enpresa horiek Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan parte hartzen dute, salatu dutenez. Bitartean, AHTren Aurkako Asanbladak herritar guztiei dei egin die larunbat honetan, urtarrilak 23, Hendaia eta Irun artean egingo den manifestaziora joateko. “AHTrik ez! Proiektu txikitzaileak gelditu!” lelopean, AHT Gelditu! Elkarlanak eta Iparraldeko Ingurumenaren Defentsarako Elkarteen Batzordeak (CADE) antolatu dute martxa. Hendaiako tren geltokitik abiatuko da, 16:00etan.