Getxolan, Ekonomia Sustapenerako eta Enplegurako Udal Zerbitzuaren bitartez, bi ekimen berri antolatu ditu
Getxoko Udalak: enplegua bilatzeko tailerra eta informatika ikastaro batzuk, hurrenez hurren. Langabetu eta ekintzaileei lan merkatuan sartzeko erraztasunak ematea dute helburu ekimenek, tokiko iturriek aipatu dutenez. Enplegua bilatzeko tailerrari dagokionez, orientazio-zerbitzua eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko zaio interesatuari. Informatikako ikastaroak, berriz, gaur egun gehien eskatzen diren programei buruzkoak izango dira: Word, Excel, Power Point eta abar. Enplegua bilatzeko tailerrak zein informatikako ikastaroak urtarrilean eta otsailean zehar gauzatuko dira. Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, izena emateko epea irekita dago eta horietan parte hartzeko interesa dutenak Getxolan zerbitzura zuzen daitezke, 944 660 140 telefono zenbakira dei dezakete edota
www.getxo.net/getxolan webgunean sar daitezke. Argazkian, Algortako San Martin kaleko 17. zenbakian dauka egoitza Getxolanek.