Athleticek irabazi du oraingoz Berangoko mus kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 19a, 23:47

Pasa den larunbatean jokatu zen Berangon Euskal Herriko Mus Txapelketaren Berangoko kanporaketa. Euskal Herriko txokorik ederrenean zortzi bikote lehiatu ziren norgehiagokan, Durangon jokatuko den Bizkaiko finalerako txartela helburu. Baina, partidak puntual hasi baziren ere, azken tantoraino borrokatu izanak ezustekoa sortu zien bertan bildutakoei. Izan ere, Oskar Romerok eta "Papi"k, alde batetik, eta Karmelo Larraskitu eta Gabik, beste aldetik, arerio guztiak erditik kendu eta Berangoko sailkapenagatik lehian hasi baino lehen, "Papi"k alde egin zuen, San Mamesen Athleticek Real Madrid zelan garaitzen zuen ikusteko. Beste bikotearen dotoreziari esker, baina, Romerok eta "Papi"k ez dute aukerarik galdu eta partida datozen egunotan jokatuko dute. Argazkian, Karmelo eta Gabi beste bikote baten aurka.

Bizkaiko kanporaketa otsailaren zehar izango da eta txapelketaren finala, berriz, Seguran izango da, martxoaren 20an. Bitartean, baina, eskualdean beste kanporaketaren bat izango da. Esate baterako, Sopelan ere kanporaketa burutzekoak dira, baina antolatzaileek ez dute zehaztu oraindik bertako proben deialdia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun