Guardia Zibilak
uztailaren 29an egindako polizia operazioaren ondorioz,
Gaztesarea gazteen komunikazio proiektuak agun esan zuen
joan den asteazkenean. Halere, atari horren habian jaio zen “Irauli Uhinak” irratsaioak aurrera darrai, sendo eta tinko,
Koska irratiak jakinarazi duenez. Izan ere, Uribe Kosta eta Erandioko irrati librearen estudioetan egiten da Euskal Herriko hainbat emisoretara zabaltzen den saioa. Besteak beste,
Gabonen osteko lehenengo saioan (mp3), Gaztesareaz eta Azpeitiko "alkate kolpeaz" hitz egin eta Euskal Herriak Bere Eskolako (EHBE) Ibai Rekondo elkarrizketatu dute. Era berean, Jon Bilbao Moro asuarrak espetxean 28 urte bete dituela jakinarazi dute; MusikHerriak kaleratutako “Hurria (Bi herri, irrintzi bat)” Sahararen aldeko diskoaz mintzatu dira; eta Tolosako Inpernu gaztetxe berria aurkeztu dute, bertako partaide baten ahotik. “Irauli Uhinak” irratsaioa asteartero egoten da entzungai, 19:00etatik 20:00etara, FMko 108.0n. Errepikapena asteazkenetan izaten da, 11:00etatik 12:00etara. Argazkian, hainbat neska-mutil Koska irratian bisitan.