Otsailaren 13an, larunbatarekin,
Ez dok hiru Bikoteatroa konpainiaren "
Euskarazetamol" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etatik aurrera. Gauzak horrela, taldetxoa osatu eta emanaldira elkarrekin joatera deitu dituzte Uribe Kostako Berbalagun egitasmoko partaideak. Fakun Aznarez ekimeneko dinamizatzaileak azaldu duenez, sarrerak 10 eurotan (jubilatu eta gazteentzat 8 eurotan) salgai jarriko dituzte leihatilan aipatu egunetan. "Hala eta guztiz ere, badugu aukera talde bezala sarrerak erreserbatzeko 6 eurotan", zehaztu duenez. Datorren astearen amaierara arte egongo da zerrendan sartzeko aukera, ondoko helbide elektronikora idatzita:
berbalagunuribekosta[abildua]hotmail.com. Bestalde, martxoaren 16an "Xabineitor" antzezlana ikustera joateko ere luzatu du gonbitea Uribe Kostako Berbalagun egitasmoak. Argazkian, Patxo Telleria eta Mikel Martinezek "Euskarazetamol" antzezten / © Ez dok hiru Bikoteatroa.