Uribe Kosta eta Erandioko 24 gizon-emakume egin dute elkarretaratzea, gaur iluntzean, Algortako Telletxe plazan, Elena Cal emakume tolosarraren erailketa salatzeko. “Nazkatuta gaude. Emakumeon kontrako indarkeriari aurre egin!” lelopean, Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformak antolatu du kontzentrazioa. Feministek "guztion artean egoera hauei erantzutera" deitu dute, "erailketa gehiagorik ez" izateko aldarrikapena gauzatze aldera. Atzo Larrabasterran egin zuten bateratzea, Uribe Kostako Emakumeen Kontseiluak deituta. Zantzu guztien arabera, Elena Cal aurten bortxakeria matxistak eraildako lehenengo emakumea izateko zorte makabroa izan du, bere bikotekideak edo bikotearen lagun batek hil ei zuen oraindik argi ez dagoela. Nolanahi ere, lepoan labankada larri bat jaso zuen igandean eta ordu batzuetara hil zen Donostia ospitalean. Argazkian, gaurko elkarretaratzea Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!