“Eusko Jaurlaritzak jakin badaki Getxon Errendimendu Handiko Gunea ez ezik aparteko instalazioa ere badagoela, 6.000 metro koadro ingurukoa, edozein kirol mota, baita itsasoari lotutakoak ere, praktikatzeko ekipamenduekin”, zehaztu du Imanol Landa alkateak (mp3). Eusko Jaurlaritzak, Getxoko Udalaren beraren laguntzaz Algortako Fadura udal kiroldegian zabaldu zuen Hobekuntza Teknikorako Guneak, "aparteko ekipamenduak" dauzka, alkateak nabarmendu duenez; hala nola, kirolarientzako egoitza, osasun zentroa, gimnasia lekua eta Kirolaren Euskal Eskola. “HTG Fadura udal kiroldegian dago lekututa, lehen mailako instalazioa da, eta inguruan berrogeita hamar kilometrotara, edozein kirol mota praktikatzeko, igerilekuak, saskibaloi kantxa, futbol zelaiak, belodromoa eta egun nazioarteko lehiaketak hartzeko egiten ari diren atletismo pista homologatua dituen halako instalazio bakarra delarik. Ekipamendu horiei guztiei Kirol Portuko bela eta arraunketa pabilioiak gehitu behar zaizkie”, gaineratu duenez.
Faduran inbertsio txikiagoa
Gogoratu behar da, Fadurako HTG 1995ean zabaldu zenez geroztik, bertatik nazioarteko lehen mailako kirolariak zein kirol askotako selekzioak igaro direla. Mandatari getxoztarrak uste du, hortaz, Fadurako guneak gaitasuna duela eliteko kirolarien errendimendu gorenarekin edo teknologia berriekin zerikusia duen kirolaren berrikuntzarekin lotuta dagoen edozein proposamen edo programa hartzeko. Gainera, “Getxon egin beharko litzatekeen inbertsioa San Mames Barriarentzat proposatzen dena baino askoz txikiagoa litzateke”, Landaren ustez. Alkateak, honen gainean egindako hausnarketa eta bere kezka agertuko dizkio Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Patxi Mutiloari, bi agintariek datorren hilabeteko lehen egunetan izango duten batzarrean.
Imanol Landa Getxoko alkateak bere kezka agertu du gaur Eusko Jaurlaritzak San Mames Barriaren erabilera publikoaren gainean egin duen proposamenak, hau da, "goi errendimenduko gunea edo kirol gune integrala egitea, ez ote duen Faduran dagoenaren gaitasuna urrituko", eta hartara, horren gaineko hausnarketa egitea eskatu dio. Auzi horren gainean, tokiko agintariak bere hausnarketa propioa agertu nahi izan du. Landaren hitzetan, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Guneak (HTG) baldintza guztiak betetzen ditu eta behar adina ekipamendu ditu, bere ustez, "Eusko Jaurlaritzak San Mames Barrirako proposatzen duen kirol egitura" hartzeko, eta horregatik instalazio horiek eskaini dizkio edozein programa berritzaile garatzeko. Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak, baina, San Mames Barrian ez dela errendimendu handiko zentrorik egingo adierazi zuen, atzo,