Atzo, asteazkena, egin zen Francisco Javier de Castro leioaztarraren heriotzaren gaineko epaiketa Bilbon. Altos Hornos de Vizcaya enpresan lan egin zuen 60ko hamarkadan, amiantoarekin "inolako babesik gabe" lan egiten zuten garaian. 2007ko urrian zendu zen, medikuek mesotelioma bat antzeman ziotenetik sei hilabetera. Lanak eragindako gaixotasuna zelakoan, horren alargun Natividad Vaquerizak enpresaren aurkako salaketa jarri zuen. Epaiketa irailean zen egitekoa, baina Altos Hornos de Vizcaya-ren oinordeko Altos Hornos Ensidesa Capital enpresak atzeratzea lortu zuen "amarruz",
"Gara" egunkariak gaurko alean azaldu duenez (espainolez). Hala ere, atzokoan "frogatua" geratu zen AHVn segurtasun zein langileen osasuna babesteko neurririk ez zegoela, aipatu kazetaren arabera. De Castroren lankide izan zen Manuel Ocio Ibanezen arabera, kontaktua amiantoarekin "eguneroko ogia" zen Ezkerraldeko enpresak. Gauzak horrela, epaiaren zain geratu da auzia. AHVren segurtasun neurrien gabeziaren inguruko prestazioetan %50eko errekargua eskatzen du langile leioaztarraren alargunak. Argazkian,
LAB sindikatuak Mutualiaren aurka azaroan egindako mobilizazioaren irudi bat.