Saltoki eta zerbitzuen gida banatu die auzotarrei Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 21a, 20:26

Behargintzarekin eta udalerrian sortu berri den merkatarien elkartearekin lankidetzan, zerbitzuen gida argitaratu du Berangoko Udalak. "Aipatu sektorea bultzatzea da horren helburua, herri barruan kontsumoa sustatuz", tokiko iturriek aipatu dutenez. Horretarako, Berangon dagoen saltoki eta zerbitzu eskaintza ezagutzera emango diete auzotarrei. Dagoeneko etxez etxe banatu duten gida, gogoko establezimenduaren kokalekua aurkitzeko mapa ere badauka; horren jardueraren azalpen zehatzarekin eta arduradunekin kontaktuan jartzeko datuekin batera. "Sektorea biziberritzeko asmoz, merkatarien elkartea sortzeko Udalaren jardunarekin bat dator ekimena. Hurrengo pausua izango da talde horrek merkatarien proposamenak eta kezkak bideratzea, tokiko erakundearekin etengabeko harremanetan egonez", adierazi dute udal arduradunek. Argazkian, Anabel Landa Berangoko alkatea / © Berango.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun