Gainera, mahai-inguruan parte hartuko dute Erlatz Ibarrondo Indarkeria faxista, arrazista eta homofoboaren biktimen elkarteko kideak; Xotero Etxandi faxismoaren biktimak; eta Helena Martinez Madrilgo Koordinadora Antifaxistako bozeramailea eta IZCAko militanteak. Saioa Juantxo Estebaranz Tas-Tas irratiko kideak gidatuko du.
II. Topaketa Antifaxista
Bestalde, datorren otsailaren 6an, Euskal Herriko mugimendu antifaxistak bigarren nazio topaketa egingo du Bilboko Kukutza gaztetxean. Beste hainbat ekimenen artean, DAR musika talde algortarrak kontzertua eskainiko du. Sare Antifaxistak aurreratu duenez, honako hau da jarritako egitaraua:
• 10:00etan, ongi etorria.
• 10:30ean, asanblada orokorra.
• 15:00etan, bazkaria.
• 17:00etan, bideo eta material antifaxisten salmenta.
• 20:00etan, kontzertuak Estricalla, Karkaba eta DAR musika taldeekin. Sarrera bost eurotan erosi ahal izango da.
• Kontzertua amaitzean, musika antifaxista.