Igande honetan, urtarrilak 24,
Iñaki Aurrekoetxea Zubilaga “Sope” euskal iheslari politiko sopeloztarraren heriotzaren 14. urteurrena izango da, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran gogoratu duenez. Aurrekoetxea Bordeleko ospitalean hil zen, Baionako bere etxean koman zegoela aurkitu ondoren, orain dela lau urte zendutako
Aitor Elortza Unanue algortarraren antzeko egoera batean. Aurrekoetxea espetxetik irten eta, Guardia Zibilak jazarrita, ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, "iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan", Uribe Kostako AAMk zehaztu duenez. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 25ean, gaixotasun kroniko baten ondorioz. Argazkian, joan den larunbatean omenaldia egin zioten, Algortan, orain lau urte zendutako Aitor Elortzari; EPPKren borrokaldiaren aldeko
11 orduko elkarretaratzearen barruan.