EPPKri buruzko liburua aurkeztuko dute asteazkenean Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 22a, 13:58

Datorren asteazkenean, urtarrilak 27, “Burdinen arteko herria” liburua aurkeztuko dute Plentzian. Hitzordua Goñi Portal kultur etxean, 19:30ean jarri dute. Aurkezpenaz gain, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) inguruko hitzaldia ere emango dute bi euskal preso politiko ohik. Hitzaldiaren ostean gaiaren inguruko eztabaida izango da. Liburua pasa den ekainean aurkeztu zuten Donostian eta bertan EPPKren historia kontatzen da, "duintasun eta tinkotasunaren historia" zein "odol eta sufrimenduaren historia", Jon Enparantzak eta Joxean Agirrek orduan azaldu bezala. Argazkian, EPPKren borrokaldiaren aldeko 11 orduko elkarretaratzea egin zuten Algortan.

Liburuaren aurkezpen bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun