Algortako Ereaga hondartzan dagoen La Terraza tabernaren kudeaketa laster aterako da lehiaketa publikora. Gutxienez,
horrela jaso du "El Correo Español" egunkariak Joseba Arregi Getxoko Udal Gobernuko kidearen ahotik. Hirigintza zinegotziaren arabera, egunotan ostatua berrirekitzeko baldintzak zehazten dabiltza eta esleipenerako oinarriak "laster" egongo dira prest. Dena den, berriki jubilatu den Salvador Ardanaz ostalariaren uko egite agiria falta zaie prozesua aurrera egiteko. Ustiatze epea urte batekoa izango da, luzagarria izango dena. Arregik kritikatu du aurreko egunean
Alderdi Popularrak emandako prentsaurrekoa, non lehiaketa publikoa eskatu zuten. Izan ere, baloratu duenez "inolako informaziorik eskatu izan gabe, komunikabideen aurrean dagoeneko egiten ari den zerbait" eskatu zuten. Gaia gaur zortzi eztabaidatuko da Udalbatzan.