Karmelo Larraskitu eta Gabi sailkatu dira Berangoko mus kanporaketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 22a, 18:53

Pasa den larunbatean jokatu zen Berangon Euskal Herriko Mus Txapelketaren Berangoko kanporaketa. Halere, Euskal Herriko txokorik ederreneko zortzi bikoteen artean hoberena zein den ez zuten jakin orduan, gelditzen ziren azken bi bikoteetako kide bat alde egin zuelako San Mamesera. Gauzak horrela, pasa den asteazkenean herriko txoko batean jokatu zuten Berangoko kanporaketaren "finala" eta emaitzak ez zuen zalantzarako tarterik utzi: Karmelo Larraskitu eta Gabi 4 eta 1 nagusitu zitzaizkion Oskar Romerok eta "Papi"k osatutako bikoteari. Hortaz, otsailaren 6an, larunbata, Durangoko Plateruena kafe antzokian jokatuko den Bizkaiko kanporaketan izango dira Larraskitu eta Gabi, aurretik Leioan eta Itzubaltzeta / Romon sailkatutako lau bikoteekin batera. Haiekin batera, eskualdeko azken kanporaketan sailkatuko direnak joango dira. Hitzordua gaur zortzi, hilak 30, izango da, Sopelako Lamia tabernan, 16:00etan. Izena aurretik eman daiteke Mikelats herriko tabernan ostiral eta larunbatean 19:00etatik aurrera. Txapelketaren finala, berriz, Seguran izango da, martxoaren 20an. Argazkian, Karmelo eta Gabi beste bikote baten aurka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun