Urtarrilaren 16an, bere anaia Arkaitz bisitatzera joan zen Alacanteko Villena espetxera Zigor Goikoetxea Azkorriko gaztea. Baina, espetxezainen miaketari uko egin eta, protestan, haien aurrean biluztu ostean,
aurrez aurreko bisitarik gabe utzi zuten, Zigorrek berak
Koska irratiari azaldu zionez (mp3). Hori jakin zutenean, Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren gainontzeko kideek ateak kolpatu eta bukatutzat eman zituzten bisitak. Salaketa ere jarri zuen epailearen aurrean gazte getxoztarrak. "Orain, Villenako espetxeko zuzendariaren jakinarazpen bat eman diote Arkaitzi, egun horretan gertatutakoagatik hiru hilabetez anaiak bisitatu ezin duela esanez", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Argazkian, auzokide bat Zigorren anai Arkaitz Goikoetxearen argazkia sostengatzen, aurreko batean.