Haitira 6.000 euroko larrialdi laguntza bidaltzea onartu berri du
Getxoko Udalak, joan den urtarrilaren 11n gertatutako lurrikarak eragindako beharrei aurre egiten laguntzeko. Lurrikarak 11.000 biktima eragin ditu, hildako, zauritutako eta etxerik gabe geratu direnen artean. Diru kopurua Garapeneko Lankidetzako Sailak giza-larrialditarako aurreikusten duen diru-laguntzen kapitulutik dator, ezohiko ezbeharretan laguntzeko helburuarekin, udal iturriek azaldu dutenez. Laguntza, beste udalerri batzuek emango dutenarekin batera, Eudel, udalen elkartearen bidez bideratuko dute, hori izango baita lankidetza deszentralizatuaren erantzuna Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan koordinatzeaz arduratuko dena. Argazkian, Nazio Batuen Erakundearen helikoptero bat zaurituak ebakuatzen / cc-by
United Nations Developement Programme.