Leioaztarrek zabaldutako oharra:
Espainiar eta frantziar gobernuek abian duten errepresio estrategiaren bidez muturrera eraman dute espetxeetako egoera. Euskal preso politikoak jazarpen eta presio izugarriaren jomuga dira.
- Sakabanaketa politikak indarrean dirau, eta bisitetarako joan etorrietan egin beharreko milaka eta milaka kilometroak istripuak eragiten jarraitzen dute. Hamabost hilabetean behin senide bat hiltzen da errepideetan.
- Minbizia edo eskizofrenia bezalako eritasunak dituzten euskal preso politikoak espetxean preso mantentzen dituzte, heriotza zigorraren marrara eramanez herritar hauek.
- Kondena betea duten euskal preso politikoak espetxean mantentzen dituzte, praktikan biziarteko espetxe zigorra legeztatu dutelarik. Eskualde honetan, zehazki Astrabuduan jon Bilbao Mororen kasua daukagu, zeinek urtarrilaren 15ean 28 urte bete ditu kartzelan.
- Egoera hauez gain isolamendua, bakartzea, lekualdatzeetan emandako jipoiak eta egunerokotasunean ematen diren eskubide urraketak pairatu behar dituzte euskal preso politikoek.
- Senideen aurkako jazarpena ere areagotzen ari dira. Ondorioz, aurrez aurreko bisitetara sartu ahal izateko jasan behar dituzten miaketei uko egin ondoren senide eta preso asko bisitak galtzen ari dira asteotan.
Presoei izaera politikoa ukatzen dieten bitartean beraien aurka hartzen ari diren muturreko neurriek agerian uzten dute ukatua zaien izaera politikoa bera. Euskal Preso Politikoen Kolektiboa ezabatu nahi dute, horretarako presoak pertsona bezala suntsitzeko ahaleginetan dabiltzalarik.
Egoera anker honen aurrean borrokaldian aurkitzen dira euskal preso politikoak. Hilabete honetako bigarren asten itxialdia burutu dute eta aste honetan gose greban aurkitzen dira. itxialdi, baraualdi, planto edo komunikazio grebekin aurre egingo diete espainiar eta frantziar gobernuak euskaldunen neurrira eraikitako Guantanamo erraldoiari.
Ekimenak Leioan:
Urtarrilak 25, astelehena
11:00 Kontzentraziao Bulebarrean.
12:00 Esku-orrien banaketa. Murala Plaza Gorrian.
20:00 Kontzentrazioa.
Urtarrilak 27, asteazkena
20:00 Kontzentrazioa bulebarrean.
Urtarrilak 28, osteguna
11:00 Esku-orrien banaketa Eroskin.
17:00 Esku-orrien banaketa Artean.
Urtarrilak 29, ostirala
12:30 Kontzentrazioa Bulebarrean, LABek deituta.
20:00 Azken ostiraleko kontzentrazioa.