Gobela Ibaiko Uholdeetako Batzordearen beste bilera bat egitea adostu du, Uraren Euskal Agentziarekin (URA), Imanol Landa Getxoko alkateak. Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen erakunde horrek batzordea osatzen duten bizilagunei aipatutako ibaian egin beharreko
premiazko jardueren hasieraren berri zuzenean ematea da batzarraren helburua, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Hitzordua astearte honetan bertan, urtarrilak 26, jarri dute. Gogoratu, URA agentziak Gobela ibaiaren Egokitzapen Hidraulikorako eta Ingurumena Lehengoratzeko egindako Proiektuan aurreratutako jarduerak direla eta 6.000.000 eurotik gorako aurrekontua dutela. Lan urgente horien helburua da Gobela errekan dagoen uholde arriskua neurri handian gutxitzea. Argazkian, horrenbeste atzerapenen ostean, hondeamakinak ikusi arte ez dira lasai egongo Gobela inguruko auzokideek /
© Arantza Gutierrez.