Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute San Nikolas inguruko hainbat auzokidek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 26a, 00:00

Algortako Obispo Etxeandia kaleko 2. zenbakiko auzokideek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, Getxo Antzokia eraikiko duten lursailerako egindako HAPOren aldaketa zehatza dela eta. EAJ, PSE-EE eta Alternatibaren aldeko botoekin, 2009ko ekainaren 26ko osoko bilkuran hartu zuen erabakia Udalbatzak, auzokideek aurkeztutako alegazioak atzera botaz. San Nikolas Auzo Elkarteak zabaldu duenez, "antzoki berrirako aukeratutako kokapenaren aurka" daude aipatu bizilagunak. Beste erremediorik ez bada, "eraikinaren eta etxeetako balkoien artean aurreikusitako distantzia handiagotzea" eskatu dute. Getxo Antzoki berriak "inguruko harmonia hautsiko" duela uste dute. Argazkian, inguruan jarritako pasabideaz ere kexu da auzo elkartearen bitakoran (espainolez) bizilagun bat / © San Nikolas Auzo Elkartea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun