Atxiloketez gain, etxe eta lokal ugari miatu dituzte. Besteak beste, Ondarroako Txokoko miaketan Xeber Uribe izan dute lekuko. Bestalde, ondarrutar batek Berria.info-ri jakinarazi dionez, Ertzaintzak kontrol handia ezarri du Ondarroa eta Markina bitarteko errepidean eta "ertzainek auto matrikula zerrenda luze bat dute, bi orri ingurukoa, eta zerrenda horren arabera gerarazten edo igaroarazten dituzte autoak".
Argibide gehiagorako: 11barri.info
Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu gaur goizaldean Ondarroan, Gizaburuagan, Mutrikun eta Deban. Bostei ETAko talde "legal" bat izatea eta 2008ko Ondarroako ertzain-etxearen aurkako atentatua egotzi dizkiete, besteak beste.