Getxoko Udaltzaingoak adin txikiko mutil bat atxilotu du, joan den urtarrilaren 4an emakumezko gazte bati sexu erasoa egitea leporatuta. Atxilotua Adin Gutxikoen Fiskaltzaren eskutan utzi dute gaur bertan. Udal getxoztarreko iturriek zabaldutako bertsioaren arabera, gertaera 23:00ak aldera jazo zen emakumea bere etxera bakarrik zihoala. Getxoko herri guneetatik urrun dagoen etxebizitza inguruetara heldu zenean mutila bere gainera joan zen eta gorputz osoan ukituak egin zizkion, ihes egitea galarazten zion bitartean, adierazi dutenez. Borroka egin ondoren, biktimak laguntza eskatzea lortu zuen eta une horretan erasotzaileak bere jokaera bertan behera utzi eta alde egin zuen. Tokiko Poliziak azaldu duenez, neskak jarritako salaketaren ondorengo ikerketari esker, ustezko erasotzailearen izena ezagutu da. 15 urteko adin gutxiko bat da. Argazkian, joan den asteazkenean Elena Cal tolosarraren erailketa salatu zuten Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!