Bigarren urtez jarraian, Atzerritartasun Legeari eta horrek biztanleen jendarteratze prozesuan dituen eragin praktikoei buruzko informazio-saio batzuk antolatu ditu, hilabete bakoitzeko azken asteazkenetarako,
Getxoko Udalak, ElkarGune harrera-programaren barruan. Heldu, atzerritarrak artatzeko Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridiko-sozialeko teknikariek koordinatuta, kanpoko zein bertokoei zuzenduta daude saioak. Hitzaldietan aztertuko dituzten gaien artean honako hauek izango dira: atzerritartasunaren gaineko araudia eta horrek bizitzaren eredu desberdinetan daukan eragina; bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berriztapenak, familiak biltzea, ikasleak, kanporatzeak... Informazio saioetara, bataz beste, nazionalitate desberdinetako 15-20 lagun joaten dira, udal iturrien arabera. Batez ere Hego Amerikakoak izaten dira, gehien bat Bolibiakoak. Kopuru txikiagoan Paraguaikoak, Hondurasekoak, Perukoak, Errepublika Dominikarrekoak, Kolonbiakoak eta Venezuelakoak. Marokokoak, Pakistangoak eta Senegalekoak ere joaten dira. Urteko lehen saioa asteazken honetan, urtarrilak 27, 19:00etatik 21:00etara izango da Villamonteko kultur aretoan, Algortan. Argazkian, emakume etorkin bat Algortako San Nikolas plazara bidean / © Getxo.net.