Otsailaren 6rako, larunbata, “Oroimen Historikoa eta Feminismoa. Emakumezkoen / Feminismoaren jatorrizko aztarnak” izenburuko jardunaldia antolatu du, Ondarroan, Bizkaiko Jabekuntza Eskolen Sareak. Ekimenak goizeko 11etan abiatuko dira, Miren Llona (Historian doktoratua) eta Zaida Fernandez (soziologoa, gizarte ikerlaria eta Feminismo masterra) hizlarien eskutik. Ondoren, eztabaida eta jardunaldiaren amaiera izango dira. Llonak berak genero identitateen eraikuntzari buruzko ikastaroa emango du apirilean Getxon. Baina urrunegi joan barik, aipatu larunbatean, jardunaldian parte hartu nahi duten emakume getxoztarrek herritarren arretarako edozein bulegoan izena eman dezakete; edo
berdintasuna[abildua]getxo.net e-posta helbidera idatziz. Getxoko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak ekimenera joateko doako autobusa antolatu du. Irteera goizeko 9etan izango da Algortako Telletxe kaletik (metroaren parean). Autobuserako izenematea otsailaren 1ean amaituko da. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.