Ur mozketak iragarri dituzte Getxon eta Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 26a, 19:40

Asteazkenetik ostegunera bitartean, Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak edateko uraren hornidura aldi baterako etengo duela ohartarazi dute Getxo eta Leioako Udalek. Mozketa biharko 23:00etatik etziko 6:00etara emango da, hornidura sareko balbula batzuk konpontze aldera. Aipatu lehenengo udalerriari dagokionez, Algortako auzo gehienetan eta Getxo aldean geratuko dira ur barik. Mozketak erabat eragingo die Izaro, Lañomendi, Kurtxagane, Kuskuburu eta Zubilleta kaleei, eta Salsidu Etorbideari, Gobela ibaitik Berangoko norabidean; baita La Galea urbanizazioari eta Golf Klubari ere. Udalerriko goiko aldeak ere zerbitzurik gabe geratuko dira. Tokiko iturriek aipatu dutenez, gainontzeko eremuetan mozketa ez da erabatekoa izango: ur hornidurari eragingo dioten presio jaitsierak baino ez dira emango. Bitartean, Leioan, Sarrienan, Perurin eta Zuhatzun egongo dira ur barik, asteazkeneko 23:00etatik ostegun goizeko 6ak arte. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun