Asteazken honetan, urtarrilak 27, Leioa eta
Athletic futbol taldeen arteko norgehiagoka hartuko du Sarrienako futbol zelaiak. Partida 19:30ean hasiko da. Udal iturriek adierazi dutenez, bazkideek, harpidedunek eta 18 urte beherakoek doan sartzeko aukera izango dute, gainontzekoentzat sarrera 5 eurokoa izango da. Bestalde, Espainiako Futbol Federazioko arduradunek Jonas Ramalho Bilbao Athleticeko atzelari itzubaltzetarra deitu dute, 17 urte azpiko espainiar selekzioak otsailaren 1etatik 3ra Las Rozasen (Madril, Espainia) egingo dituen lan saiotarako. Nestor Salinas eta Iñigo Ruiz de Galarreta zurigorriek lagunduko dute. Gogoratu, Joaquin Caparros entrenatzaileak abenduan Ramalho Athleticen lehenengo taldera
deitzearekin batera,
Resistencia Norte delako talde ultraeskuindarrak
eduki arrazista petoko adierazpenak egin zituela. Argazkian, Jonas Ramalho / © Athletic.