Iñigo Gutierrez bisitatzea galarazi diote neska-lagunari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urt. 26a, 20:34

Azken asteburuetan ere ugariak izan dira "komunikazio eskubiderik gabe zigortuak" izan diren senideak, "miatuak izateari uko egin izanagatik", Etxerat elkarteak gaur salatu duenez. Besteak beste, Cadizko (Andaluzia, Espainia) Puerto I espetxean daukaten Iñigo Gutierrez Algortako preso politiko gaztearen senideak aurrez aurrekorik gabe geratu ziren, urtarrilaren 16tik 17ra bitarteko asteburuan. "Bere bikotekideari funtzionarioek bularrak ukitu zizkioten eta, hala ere, protesta egiteagatik kanpoan utzi zuten", salatu du Etxeratek. Bitartean, Zigor Goikoetxea gazte getxoztarrari bere anaia Arkaitz bisitatzea galarazi diote hiru hilabetez, urtarrilaren 16an, espetxezainen miaketari uko egin eta, protestan, haien aurrean biluztu ostean, Alacanteko Villena espetxean. Argazkian, auzokide bat Iñigo Gutierrezen argazkia sostengatzen, aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun