Jacques Massey kazetari eta irakasleak ikerketa bat zabaldu du eta, bere ondorioen arabera, espainiar polizien talde batek bahitu zuen apirilaren 18tik desagertuta dagoen Jon Anza euskal iheslari politikoa. Massey-ek hainbat talde armatuei buruz lan ikerketak argitaratu ditu eta, hemendik aste batzuetara, "ETA, histoire secrète d'une guerre de cent ans" liburua plazaratuko du Flammarion argitaletxearen eskutik.
"Gara" eta "Le Monde" egunkariek zabaldutako bidetik, Jon Anza aferari buruz sakondu du egileak, orain arte bahiketari buruz emandako datu zehatzenak eskainiz. Gaur "Le Journal du Pays Basque" kazetak Anza aferari buruz Massey-ek ematen dituen informazio berriak
jasotzen ditu (frantsesez). Kazeta.info-k, berriz,
liburuaren pasarte baten berri eman du. Bertan, egileak Frantzian dituen iturriek Espainiako Poliziari egozten diote "Anzaren aurkako kolpea". Are gehiago "gertakari horri buruz " telefono entzuketak badirela ziurtatzen du idazleak. Argazkian, hain bat herritar "Non dago Jon?" galdezka Algortan.